Haiti ez da Venezuela

Bizimoduaren etengabeko garestitzea, krisi ekonomiko eta soziala, denetariko eskasia, herritarren erdia gosearen mugan, egiturazko ustelkeria. Haitiarrek, enegarren aldiz, aski dela esan dute eta kalera atera dira. “Pertsonen gisara bizitzeko eskubidea dugu” leloak batu ditu milaka lagun bat-bateko mobilizazioetan, garraiolarien grebetan, polizia-etxe eta gobernuaren eraikinak erretzen eta, batez ere, herrialde osora zabaldu ziren milaka barrikaden atzean. Haitiko presidentea Jovenel Moïse da, eta berarentzat Juan Guaidó da Venezuelako presidentea. Hori da alderdi eta multinazionalen menpeko hedabideek Haitiz esango diguten bakarra. Irudian: Herritarren sumina, Poliziak galarazi duelako protestetan hildako herritar baten aldeko hileta-prozesioa Port-au-Princen.

Argazkia: Orlando Barria
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.