Munduko harresirik hilgarriena

AEBek eta Mexikok 3.169 kilometro konpartitzen dituzte. 1994tik lur horien herena bost metroko garaiera duen hesi batek bereizten du. Azken 25 urteotan 10.000 lagun inguruk (heriotza horien kontaketa ofizialik ez da) galdu du bizitza muga eta hesi hori gainditu nahian, 2018an 260 pertsonak. Mugaren beste bi herenak hesitu nahi ditu AEBetako presidente Donald Trumpek. Areago, pasa den astean adierazi du mugaren pasabide irekiak ere ixteko prest dagoela, baldin eta Mexikoko Gobernuak “dokumenturik gabeko” pertsonen etorrera ez badu eteten. Irudian: JR artista frantziarrak egindako salaketa-artelana, Tecaten (Mexiko) Kaliforniarekiko mugan.

Argazkia: JR
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

  1. 2015ean Beñat Axiarik, Philippe de Ezkurrak eta Ramon Lopezek grabatu zuten ACÉRCATE MÁS diskoa, Lopezen izen bereko kantua jasotzen duena, harresi horretan zatituta daudenen oroimenez: https://www.youtube.com/watch?v=3eVST3cU4_E

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.