Pazientziarenak egin du

1991n, NBEren begiradapean, Marokok eta sahararrek erreferenduma egitea adostu zuten: “Independentzia ala Marokon integratu?”. Hiru hamarkada joan dira eta adostutakoa ez da bete, ezta betetzeko asmorik agertu ere. Iseka aurpegira, saharar autodeterminazio-nahiei, Tindoufeko kanpamentuetako diasporan edo Marokoko monarkiaren uztai militarraren pean bizi direnei. Frantziako eta Espainiako gobernuen babes politikoa duen erregimen ustela da Maroko, Mohamed VI.a erregea buru. Sahararrek urte luzez jarri dute itxaropena nazioarteko diplomazian. Baina kito. Atzera ere, tamalez, armen ordua heldu da. Asteburuan Euskal Herriko herri askotan sahararren borrokarekiko elkartasun ekimenak egin dira, irudian Gasteizkoa.

Argazkia: Kauldi Iriondo
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.