Milaka, salbuespena izateari uzteko

Mobilizazio deszentralizatu handia egin da asteburuan Euskal Herri zabalean 238 herritan banatuta euskal presoen eskubideen alde. Azken hiru urteak euskal preso politikoen senide eta lagun batzuentzat aringarri izan direla esan liteke. 78 preso gutxiago daude giltzapean. 14 Euskal Herriko lau espetxeetan dira –2018an bi besterik ez ziren– eta inguruko kartzeletara gehiago hurbildu dituzte. Baina presoen ia herena etxetik 600 kilometrora daude eta bostetik bat 400 eta 600 km artean. Espainiako eta Frantziako salbuespen politika ankerrak bizirik dirau, eta ez soilik sakabanaketa geografikoari dagokionez –libre geratu diren gehienak zigorra beteta egin dute–. Halere, zentzu horretan bada itxaropen txikirik: hurbilketak, oso tantaka badira ere, gertatzen ari dira eta horrek balio dezake, Espainian bereziki, sakon errotutako joera mendekuzalea eta zenbait tabu apurtzeko. Irudian: Zumaiako mobilizazioa.

Argazkia: Gorka Rubio / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.