Erreskateak pandemia garaian

Otsailaren 19an 102 pertsona erreskatatu zituen Aita Mari itsasontziak Maltako uretan. Gehiengoa somaliarrak, tartean 57 adin txikiko eta zortzi hilabeteko ume bat. Beraz, tripulazioko 13 kideekin batera, 115 lagun espazio txiki batean sartuta. Antigenoak dituen erreskate ontzi bakarra da Aita Mari, baina horrelako jendetza itsasontzi batean itxita edukitzea hainbat egunez, porturatzeko arazoak jarrita, pandemiaren gorrian, Europar Batasunak osasun publikoaren aurka egindako enegarren erasoa da Mediterraneoan. 2020an 1.700 lagun inguru hil dira Mediterraneoan Nazio Batuen arabera. Irudian: Aita Mari barruko panorama erreskatearen ondorengo egunetan.

Argazkia: Unai Beroiz
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.