“Gaurko borroka, biharko etorkizuna”

Larunbatean, Sestaon ehunka lagun kalera atera dira, enegarrenez salatzeko, garai batean puntako industriaren sinonimo zen eskualdea zer bihurtu duten: langabezia-tasa altuenak eta prekarietatea banatzen duten multinazionalen habia. Kaleratze masiboaz, borrokaz eta konstantziaz zerbait badakite Amurrion eta Laudion. Tubacexeko lagunek laster beteko dituzte 70 egun greban. 124 lanpostu eta 124 familiaren sostengua desagerrarazi nahi dituztelako ugazabek. Arantxa Tapiak dio ez dituela kaleratzeak justifikatzen, Josu Erkorekaren Ertzaintzak astero langileen bizkarrak makilakadez josi bitartean. Eskerrak, goikoen politika tristeen aurrean, langileek ez duten irribarrea galdu.

Argazkia: Iñaki Montes
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.