Ihes

Zu hor egon zaitezke. Argi urdin berdexka horretako bat izan zaitezke. Zure oporren argazkiak, zure erosketak, zure gustuko zaletasunak, zure lagunak, senideak, kontaktuak… Gmail, Drive, Chrome, Analitycs, Youtube, Docs, Android, Google bilatzailea… denak enpresa eta jabe berekoak dira eta den-denak doako zerbitzuak dira. Beraz nola ulertu 2020an Google-k 34.000 milioi euro irabazi izana? Bada, gu garelako salgaia, produktua. AEBetan barreiatuta dauden irudiaren moduko makro-zerbitzarietan “gaude” gordeta. Mende honetako petrolioa informazioa dela esaten dutenean, ez dira gezurretan ari. 0 eta 1 bihurtzen gaituen zirkulu horretatik ihes egiteko alternatibak egon badira, norberaren ohitura teknologiko txikietatik hasita.

Argazkia: Google
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.