Nunca máis?

20 urte pasa dira Prestigeren milaka tona petroliok Kantauri itsasoko hondoak, urak, animaliak, eta bazterrak belztu zituela. Ondorioak oraindik ere ikusgai ditugu Euskal Herriko kostaldean. Galizako istripuak zamaontzien zenbait segurtasun neurri zorrozteko balio izan bazuen ere, arazoaren oinarriak bere horretan darrai: Fisterrako golkotik 40.000 bat itsasontzi pasatzen dira urtero, herena merkantzia arriskutsuez beteta, eta batzuk petrolio baino kaltegarriagoak diren substantziekin beteak, tartean kloroa bezalako industriarako produktu kimikoekin. Izan ere, COP27 Klima Aldaketari buruzko goi bilerara ez baita alferrik joan petrolioaren eta gasaren multinazionalen ordezkari andana.

Argazkia: Ocean Rebellion-eko kideen protesta Londresen pasa den astean Nazioarteko Itsas Erakundearen egoitza aurrean. Alastair Grant / AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.