Alfonbra azpira

Ozeano Barea hasi berri da irensten Fukushimako erreaktore suntsitu eta kutsatuak hozteko erabilitako ura, milioi bat tona metriko baino gehiago. Eta horrela izango da hurrengo 30 bat urteetan. Dena kontrolpean dago Japoniako Ingurumen Ministerioaren arabera: “Elementu erradioaktibo guztiak iragazi dira, tritioa izan ezik, uretatik kentzea zaila baita”. Inguruko herrialdeek eta mundu osoko mugimendu ekologistek kontrakoa diote. Greenpeacek salatu du arriskuak ez direla erabat ebaluatu, eta “karbono 14, estrontzioa 90, iodo 129 eta tritioaren inpaktu biologikoak alde batera” utzi dituztela. Txinak debekatu egin du Japoniako itsas produktuen inportazio oro, eta azpimarratu du “ozeanoa gizateria osoaren jabetza komuna” dela, eta zabortegi pertsonal gisa erabiltzea “berekoia eta arduragabea” dela.

Argazkia: Protesta asko izan dira Hego Korean. Kim Hong-Ji – Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.