Sos aferak biosferan

Jendetza elkartu da Gernikan diruaren eta turismoaren gainetik natura eta herritarrak daudela gogorarazteko. Urdaibai nazioarteko erakusleihoan salgai jarri nahi dute Guggenheim frankiziaren distirapean. Galdetu gabe. Sabin Etxeko, New Yorkeko eta beste zenbait enpresatako bulegoetan begi onez ikusita nahikoa da. Premia pribatuak, diru publikoz ordainduta, Basque Country-ren izenean. Mende honetako klasiko bat. Azpiegitura ezagatik, ur edangarria itsasontzietan ekartzen den eskualdera 140.000 turista eroan nahi dituzte udaro. Baina zein gara herritarrok mugikortasunean, etxebizitzen prezioan, hizkuntzan edota kulturan makroproiektuak eragingo duenaz erabakitzeko? Horretarako daude aditu-politikari profesionalak, Biosfera Erreserban txaletak eraikitzen dituztenen modukoak.

Argazkia: Gorka Rubio – Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.