Troleatu kapitala

Elon Musk teknologian oinarritutako muturreko kapitalismoaren aurpegi garaikidea da. Trumpismo teknologikoa. Gezurra esateko adierazpen askatasunarena. “Gizateriarentzako onuraren” izenean arau ororen gainetik egon eta jeinu teknologiko gisa agertzen saiatzen diren horiena. Baina Musk produktua besterik ez da. Bere arrakasta gobernuek sustatutakoa da. Bere proiektuak diru publiko kopuru izugarriekin lagundu dituzte, eta langileak esplotatu bitartean, berari eta gainerako enpresari aberats batzuei aukera eskura eman diete ekonomiaren eta politikaren gaineko kontrol gero eta handiagoa izateko.

Argazkia: “Nire ideia pieza bat egitea zen Musk eta berak ordezkatzen duena troleatzeko”, dio Chavis Mármol artista mexikarrak artelanaz: berak zizelkatu duen bederatzi tonako olmeken buru bat, gama altuko Tesla auto baten gainean. AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.