Prestaturiko selfiea

Ez dira gutxi harrituta geratu direnak gazatarren penuriez barre egiteko israeldar zibilek sare sozialetan zabaldutako bideo andanaz. Beste hainbeste esan genezake soldadu sionistek palestinarrei egindako barrabaskeriak argi eta gordin erakusten dituzten froga grafikoez. Esanguratsuena da, ordea, gehienak soldaduek beraiek sareratu dituztela. Alegia, suntsipena, tortura edota umiliazioaren irudiak zabaltzea erabaki dutela, hautu politikoa dela. Askoren begietara sinestezina gerta badaiteke ere, Israelek hedatu nahi duen irudia gizatasunik gabekoa dela. Indarrarena. Deshumanizazioarena. Defentsa ministro Yoav Gallantek argi esan zuen urriaren 9an: Gazan, “giza animaliak dira eta horren arabera tratatuko ditugu”.

Argazkia: soldadu sionista batzuk selfie baterako prest, Gazako mugan – T. Abayov AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.