Egia, erantzukizunak eta justizia eskatu ditu jendetzak Santurtzin, 30 urteko Ander Sáenz Tortajada hil eta gero. Beste behin ere, ekuazio bera dakusagu: polizien operazio batean herritar bat hilik, eta segituan, instituzio publikoek zein Poliziaren sindikatuek inplikaturiko agenteak babestu dituzte. Zigorgabetasuna aurrena, eta gero gerokoak. Baina arazoa sakonagoa da. Ertzaintzan eta Udaltzaingoetan nagusi diren sindikatu ultrek arma gehiago eta inpunitate handiagoa ari dira eskatzen eta lortzen. Agerikoa da Mendebaldeko Polizia gehienak gero eta eskuindarragoak eta bortitzagoak direla, prozesu orokorra da, eta horri aurre egin nahi ez dion gobernua dugu agintean EAEn. Tamalez, horrek, Santurtzikoa bezalako astakeria gehiago ekarriko ditu.
Argazkia: Marisol Ramirez / Foku
Testua: Axier Lopez


