Munduko aberatsenak gizateriaren % 1 dira, baina haiek dira gehien kutsatzen dutenak. Alde handiz. Pasa den astean publiko egindako ikerketaren arabera, 174 herrialdek sinatutako Parisko Hitzarmenaren helburuak betetzeko 30 aldiz karbono-aztarna handiagoa eragiten dute. Batez bestekora heltzeko %1eko elite horretako bakoitzak % 97 murriztu beharko lituzke bere isurketak. Tenperatura igoera arazo sakon eta orokorraren sintometako bat besterik ez da: bizitza bera ukatzen duten bizimodu insolidarioak sustatzen eta ahalbidetzen dituen sistema politiko eta ekonomikoarena. Irudian, Glasgoweko COP26 moduko gailur ponpoxoetan buruzagiak jolasean daudela irudikatu dituzte ekintzaile ekologista batzuek.
Argazkia: D. Martinez – Reuters
Testua: Axier Lopez
[…] Jostetan […]