Brasilgo 200 herritako zazpi mila indigena inguruk hamar egunez kanpaldia egin dute Brasilian, Lur Askea Kanpalekuan. Hauteskundeak izango dira aurten, eta borroken batura sustatu nahi dute [Bolsonaroren] “gobernu genozidaren azken urtean”. Kanpaldia antolatu dute kongresua eta gobernua herri indigenen eskubideak urratuko dituzten proiektuak bozkatzen ari zirela. 191/2020 lege-proiektua tarteko, gobernuari ahalmena ematen dio bizitzarako kaltegarriak diren jarduerak eskala handian ustiatzeko –meatzaritza, “garimpoa” (harribitxien legez kanpoko bilaketa), nekazaritza eta abeltzaintzako makro-instalazioak, presa hidroelektrikoak… –, baita aurretik babestutako lurraldeetan ere. Horregatik kalera atera dira “Ouro de Sangue” oihukatuz, beren lurretan meatzaritza handitzearen aurka.
Argazkia: Amanda Perobelli / Reuters
Testua: Axier Lopez