Inposatzeko eskubidea

Espainiako Gobernuak, bere buruari Jendearen Gobernua deituak, Guardia Zibilaren bitartez debekatu egin die Baztango 14 herriri galdeketarik egitea, hango ordenantzek hala ahalbidetu arren. Krisi anizkoitzaren garaiotan, ingurumenari kalte zuzena eragiten dien proiektuak biderkatzen ari dira munduan barrena, eta sarri herritarren gehiengoaren kontra, Baztango Erdizko lurrak okupatuta enpresa batek eraiki nahi duen harrobia kasu. Talka horiek saihesteko bidea EAEko ‘Tapia Legeak’ erakusten du hobekien: herritarren edo udalen iritziak ez du deus balio, botere-piramidean gorago dauden agintarien erabakiarekin ez badu bat egiten. Zeinek ditu hitza eta erabakia? Lur horietan egunero bizi diren herritarrek ala lau urtean behin hautatutako politikariek? Dema unibertsal hori Baztanera heldu da. Berriro. Orain gutxi, Aroztegia bizirik!-ek bidea erakutsi zuen eta.

Argazkia: Igandean 750 lagun inguru elkartu dira Elizondoko plazan “Iritzia eman nahi dugu” lelopean. Andoni Canellada / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

2 Comments

  1. elurre iriarte bañez 2022-11-21 at 16:27

    Aupa Axier, ez dakit berandu den edo ez, baina Baztangoak ez dira udalerriak, herriak “bakarrik”
    Udal bakarra du Baztanek, halako bereziak gara …:)
    Ederra testua eta milesker

    Erantzun

    1. Jakina, arrazoi osoa daukazu. Eguneratu dut testutxoa. Milesker ekarpenagatik eta eutsi, Baztango jende ona!

      Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.