Egarriak?

“Duela pare bat urte itsasontziz egin zenezakeen bidea. Orain erabat lehorturik dago”. Esaldi honek munduko txoko askotarako balio lezake. Horietako adibide esanguratsu batzuk Herrialde Katalanetan eta Frantziako Estatuan ikus ditzakegu. Irudikoa Aglí ibaia da Ipar Kataluniako Claira herritik pasatzean. Klima aldaketaren aurkako ANV-COP21 taldearen ekintza da: “Urik gabe geratu dira? Petrolioa edan dezatela!”, TotalEnergies multinazional frantziarraren logoak lagunduta. Ekologistek salatu dutenez, klima aldaketa, neurri batean, multinazional horiek eragindakoa da, ibaien egoera larria barne. Beraz, enpresa erraldoi horiek ordaindu beharko lukete, “haiek sortu duten arazoaren ondorioak” konpontzeko.

Argazkia: Jc Milhet
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.