Lukurreria

Julianek 72 urte ditu, gaitz koronarioa dauka eta bere sorlekuan bizi da Astigarragako baserri batean hiru seniderekin. Horietako batek desgaitasuna du eta beste bat, adingabea, elbarritua da. Zaragozako Gormendino SL “mailegatzaileak” etxetik botarazi nahi ditu. Julianek 147.000 euroko mailegua eskatu zion, eta orain 197.715 euroko zorra du. Bai, langile klasea arpilatzearen kontura aberasten diren sarraskijaleak bizirik dira, eta Justiziaren aurrean dagoena ez da lukurreriaz bizi dena, familia aurrera atera nahian etxea gal dezakeena baizik.

Argazkia: Julian, Kaleratzeak Stop elkarteko kideekin batera Donostian. Jon Urbe – Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.