Zioen La Polla Records taldeak aurreko mendearen amaieran, etengabe bizirautera kondenatutakoak gogoan. Sistemaren gurpilak biratzen jarrai dezan, zaurgarrienak azken odol tantara arte xurgatu beharraren logika. Argentinan ondotxo dakite hori, gehiengo handi bat aspaldi ez da bizi, biziraun egiten du. Videlaren diktadura neoliberala, Menemen ultrakapitalismoa edota egungo Mileiren “zuku-makina eta motozerra” ultraeskuindarra. Kate beraren aldaerak dira. Jo-puntuan prekarioenak dituena, gehiengoa. Argentinako Estatuaren murrizketa politika “berria” pentsiodunek pairatu dute bereziki. Berriki, pentsioen %8ko igoera ezdeusa ere betatu du Mileik. Gehienek, bost milioi baino gehiagok, gutxieneko pentsioa kobratzen badute ere: 290 bat euro hilean. Haragia xehatzeko makinarako lehengaia.
Argazkia: Jubilatuen protesta Kongresu aurrean eta Poliziaren errepresioa. Rodrigo Abd/AP
Testua: Axier Lopez