Apartheid ona

Talibanek Kabul mendean hartu zuten 2021eko abuztuaren 15ean, tropa estatubatuarrek alde egin ostean. Ordutik, Afganistango botere oro kudeatzen dute inolako oposiziorik gabe. 20 urtez, gerra bidegabe eta anker batean, Mendebaldeko potentzia nagusiek afganiarrak masiboki sarraskitu ondoren, orain uste dute hobe dela etsai zenarekin elkarlanean aritzea, talibanak “solas egiteko eta kolaboratzeko prest” baitaude. Baina errealitatea da, azken hiru urteotan, Afganistango emakumeei bizitza publikoaren ia alderdi guztiak debekatu dizkietela: eskolak, unibertsitateak, lantoki gehienak, kirola… Jendaurrean aurpegia estalita eta gizon batek lagunduta egon behar dute. NBEk “genero apartheid-tzat” jo du egoera, baina praktikan, hori guztia gertatzen da feminismoaren pina paparrean daraman Mendebaldearen onespenarekin, Europako gobernu nagusiak barne.

Argazkia: Saltokietan debekatuta dago emakumezko aurpegiak erakustea, baita manikietan ere. Ezkontza jantziak saltzen dituen Kabulgo denda hau, kasu. AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.