1936ko Gerran desagertutako bi milizianoren gorpuzkiak eman dizkiete beren senideei. Aranzadik aurkitu zituen 2025eko uztailean Zornotzako hilerriko hobi batean, eta bi alabek utzitako DNA laginei esker identifikatu dituzte: Manuel Hernáez eta Cosme Ayala. Biak Bizkaiko frontean frankistek hilak. Alabek hunkituta eta negarrez jaso dituzte 90 urte geroago, seguruenik hain gertuko senideen artean azkenak izango dira. Irudian, Cosme Ayalaren hezurrak emaztearenarekin batera sartzen Getxoko hilerriko familiaren panteoian.
Argazkia: Mauro Saravia / ARGIA CC BY-NC-ND
Testua: Urko Apaolaza


