“Gure” heroi berriak

Labana eskuan duen gizon beltz, beltzegia akaso, eta ‘gaizto’ batengandik libratu gaituzue. Eta gainera, Santurtzin Anderrekin egin zenuten bezala, bera ere ez zegoen burutik ‘ondo’, beraz horri ere tiro pare bat eman behar, badaezpada ere. Ze, ‘gure’ politikariek zertarako eman dizkizuete pistolak udaltzainei? Ezpada zuek egoki ikusten duzuenean erabiltzeko. Batzuk kexu dira hiltzea larregi ez ote den esanda, baina eskerrak ‘gure’ poliziek auzolotsa eragiten dutela dirudienean, polizien eskuin muturreko sindikatuak, Bingen Zupiria eta Vocento prestu diren gure heroiak zeintzuk diren gogorarazteko.

Argazkia: Babacar Welle hondarribiarraren hilketa salatzeko protesta larunbatean. Gorka Rubio / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.