Polonia oso katolikoa da, eta erlijio horrek emakumearen gorputzarekiko dituen tesi ultrek eragin handia dute. Horri helduta, Poloniako Gobernua abortua ia erabat debekatzen saiatu da lege baten bitartez. Protesta handi eta jendetsuak eragin ditu, eta horiei esker gobernuak debekua atzeratu egin behar izan du. Halere, talde feministek salatu dutenez, ospitale batzuk emakumeak baztertzen hasi dira. Asteburu honetan milaka lagun berriro atera dira kalera. Irudian: Manifestari bat protesta feministen ikur den bi izpi gorriz margotuta. Zortzi izarrek ondokoa esan nahi dute: “Izorrai PIS”. Legea eta Justizia (PIS polonieraz) agintean den alderdi ultraeskuindarra da.
Argazkia: Attila Husejnow / Sopa
Testua: Axier Lopez