Egin irri, irudietan zaude

Bizitza pribatua, jabetza pribatua, jabetza intelektuala… jabegoa eta eskubide indibidualak goresten dituzte sistema kapitalista guztiek. Baina hara non, espazio publikoa kameraz josita daukagun, ageriko zein ezkutuko. Herritarrak “zaintzeko” asmoz. Euskal Herrian, horretan ere, txapeldun. Aldiz, funtzionario publikoek, espazio publikoan, diru publikoz ordaindutako jardunak grabatzea zaildu edota zuzenean debekatu nahi dute nola edo hala. Madrilgo bulegoetan Mozal Legea asmatu zuten autozentsuraren mamua zabaltzeko eta orain Parisko palazioetan berdinetan dabiltza. Beti segurtasunaren izenean. Norena, baina? Irudian: Emmanuel Macronen Segurtasun Globalaren Lege Proiektuaren aurkako egunotako manifestazioetako bat, Parisen.

Argazkia: Benoit Tesier
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.