Supremazismo ekonomikoa

Pandemia norbait pozik uzten ari bada, horiek handikiak dira. Munduan handira jokatzen duten enpresariak. Berpasatu munduko erraldoi teknologikoen aurtengo irabaziak. Eta ondoren alderatu “prekarietatearen hedatzaile nagusiak” direla dioten haien aurkako salaketen zerrendarekin. Horietako bat da Amazon. Aspaldi sartu zen gutako askoren bizitzetan. Orain, logistika guneen bitartez, fisikoki ere ezartzen ari da supremazismo ekonomiko basatiaren paradigma gurean: Trapagaranen eta, laster, Oiartzunen, kasu. Era berean, “herrian erosi” kanpainak ugaltzen ari dira egunotan, baita multinazionalak beso zabalik hartzen dituen Jaurlaritzak sinatutakoak ere. Baina klima, langileak eta jendea kontuan hartu gabe, gutxi batzuen onurarako gehiegizko kontsumoa bultzatzen duten multinazionalen eta tokiko saltokien arteko “bizikidetza”, solitarioan tranpa egitea da.

Argazkia: P. Noble / Alamy
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.