Europako tortura-gunerik handienetakoa da Intxaurrondoko koartela. Ezin konta ahala euskal herritarrek ezagutu du Espainiako demokraziaren alderik zintzoena: bainuontzia, poltsa, elektrodoak, mehatxuak, GAL, hilketak, euskarafobia, Galindo, narkotrafikoa, jazarpen sexuala… Orain 35 urte han izan zen Mikel Zabalza eta egun batzuetara hilik zen ibai bazter batean. Kasua ez da argitu eta inork ez du ardurarik hartu bere gain. Bertsio ofiziala lehen eta orain berbera da: Euskal Herrian Guardia Zibila askatasunen defentsan aritzen da. Hemen ez baita torturatzen, beste guztia “ETAren gidaliburuari” jarraitzea da.
PSOEk itxiaraziko du gure Guantanamoa? Podemosek sustatuko du Intxaurrondoko psikopaten zigorra? EAJk proposatuko du Eusko Jaurlaritzako barne sailburu eta Ertzaintzako buruen ikerketa? “Egia, justizia eta erreparazioa” hori egitea delako. Irudian: Donostiako Altzan memoria txokoa inauguratu dute Zabalzaren 35. hilketaren urteurrenarekin batera larunbatean, goizean lehen aldiz Donostiako Udaleko alderdi guztiek, PPk eta PSOEk barne, ere Zabalza omendu dute.
Argazkia: Juan Carlos Ruiz / Foku
Testua: Axier Lopez