Palestina ikusarazten: okupazioaren bidegabekeriak ulertzeko infografiak euskaraz

Beiruten egoitza duen Visualizing Palestine egitasmoaren eta ARGIAren arteko elkarlanari esker hamar infografia euskaratu ditugu. Komunitate osoari doan eta nahieran zabaltzeko asmoz sareratuko ditugu, bi proiektuok Creative Commons lizentzia librea erabiltzen dugula baliatuz.
Israelek Gazako palestinarren aurka uztailean abiatu zuen azken erasoaren krudelak hauspotuta, nazioarte mailan sona handia lortu duen Visualizing Palestine (VP) ekimeneko lagunengana jotzea erabaki genuen. Bonbardaketetatik harago, Israelen okupazioa sistematikoki giza eskubideen aurkako ekintza dela jakitun, horrek palestinarren egunerokotasunean sortzen dituen bidegabekeriak ikusarazteko, VPren infografiak oso tresna egokia direla iruditu zitzaigun. Eta hala, behin haiekin harremana eginda, beren lanak gure hizkuntzara moldatzeko ateak parez pare ireki dizkigute. Kalitate handiz deskargatzeko moduan beherago dituzuen infografiak dira horren emaitza. Euskal Herriko testuingurura egoki moldatzen diren lan gehiago euskaratzeko konpromisoa hartu dugu, baita etorkizunean sortuko dituzten lan berriak ere.
Estatistikak erakusteko ohiko infografien eta kaleko kartelen arteko hibrido ikusgarriak sortzen ditu. Mundu mailako onarpena duten zenbait erakunderen datuak erabiltzen ditu horretarako: Palestinako, Israelgo zein nazioarteko giza eskubideen aldeko taldeak, erakunde akademikoak eta bestelako iturri ofizialak. Facebook, Twitter, Tumblr eta visualizingpalestine.org webgunearen bitartez zabaltzen dituzte lanak.
Kolektiboaz gehiago jakiteko 2441. astekarian argitaratu dugun erreportaje nagusira jo, VPko langilea den Ahmad Barclay-ri egindako elkarrizketa aurkituko duzue, besteak beste.

INFOGRAFIAK
Kalitate handiz deskargatzeko sakatu infografiaren gainean

20 urtez negoziatzen palestinarrak okupatuta mantentzeko

Palestinarrak baztertzen dituen errepide sistema

Zeinek urratu ditu Palestinaren eta Israelen arteko su-etenak?

Bortizkeriaren kronologia

Atxiloketa administratiboa ulertzeko gida

Israelgo Checkpointetan erditzera behartuak
Uraren lapurreta Zisjordanian
Gazako uraren kutsadura
Legez kanpoko harresia

Infografia berriak euskaratu ahala albiste honetan argitaratuko ditugu.

4 iruzkin - “Palestina ikusarazten: okupazioaren bidegabekeriak ulertzeko infografiak euskaraz”

  1. ZORIONAK egindako lanagatik. Bikaina da.

  2. Milesker, Laura!
    Jarraituko ditugu berriak sortzen.

  3. Eskerrik asko zuen lanagatik. Oso ondo eginak daude eta oso interesgarriak dira. Klasean erabiltzen ditut.

  4. Mila esker, Ana. Hori zen/da asmoa, askotan azaltzen zaila egiten dena bisualki errez adieraztea. Harremana eginda daukagu haiekin eta berriak sortu ahala euskaratu eta sareratuko ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude