Gure etxeko sofaren epelak eraginda agian, harrituta ikusten dugu XXI mendean, Europak mundu osora gerrak exportatzen jarraitzeaz gain, etxaldean ere sua piztu izana. ‘Gure’ azken gerra gordintasun osoz erakutsi du Max Avdeevek BuzzFeed News-entzat egindako argazkietan.
Argazki guztiak Lehen Slavyansk Brigadako kideen artean egindakoak dira. NATOren laguntza duen Kieveko Gobernu kolpistaren armadari aurre egiten ari zaion Errusiaren babesa duen Donetskeko Herri Errepublikako armada. Errebelde deituen ingurunea agertzen da Avdeeven argazkietan. Su-etena adostu aurretik azken egunetako borroka gogorrenen lurraldean: Debaltseve hiri estrategikoaren kontrola lortzeko setioan.
Otsailaren 12an Minsken sinatutako akordioa bizirik ote den zalantzak daude, baina etenak eten, gure begi demokraten aurrean gerra hau gertatzen utzi izana, garbitu ezingo dugun orbana da dagoeneko.
Egin klik argazkien gainean handiago ikusteko
Gainerako argazki guztiak BuzzFeed Newsen artikuluan daude ikusgai.