Palestinaren egungo mugen barruan (Zisjordania, Gaza eta Ekialdeko Jerusalem) lau milioi palestinar bizi dira gaur. Aspalditik bizi duten egoera politiko makurrak haien egunerokotasunean eragin zuzena du. Denok maite ditugun plazer txiki horien nahia areagotu egin du biolentziaren etengabeko mehatxuak. Eta 65 urtetako okupazio bortitzaz mintzo garelarik, belaunaldi askoren parte bilakatu da burua oxigenatzeko hobbyen alde borrokatu beharra. Nazioarte mailako gatazka honek ezkutatzen digun palestinarren izaeraren alde ez hain ezagun horri begira jarri da Tanya Habjouwa argazkilaria “Occupied pleasures” lanean. Hedabideen begirada hertsia gainditu, eta biziraupen hutsaren gainetik, emakume eta gizon hauen bizi nahia islatu nahi izan du egile jordaniarrak. Argazki gehienak iaz egindakoak dira eta ondoren dituzue bildumako batzuk. Gainerako irudiak, zein beste erreportajeetakoak, Tanya Habjouwaren webgunean dituzue ikusgai.