Zeinek ez du inoiz udako solstizioaren eguna belaontzi batean eman? Zure profident irribarreko hipster koadrilla dantzan dagoen bitartean, ilunabarrari begira zaudela, ‘Cuadrilla busca cita-n parte hartu gabe geratu den neskalagun heterosexualak bizkarrean krema ematen dizun bitartean? Ez? Bada, Bartzelonako Thelema ArtWorks ikus-entzunezkoen kolektiboko kideek antza ere ez. Eta gainera, estereotipo hori salatzeko bideoa sareratu dute.
Natura, jaia eta sexua amu gisa duen turismo eredu horren beste aldea erakutsi nahi izan dute Thelemako lagunek. San Juan inguruko jaiak ezaguna dira Herrialde Katalanetan eta garai horretan asko dira eredu hori saltzen duten iragazkiak. Garagardo marka ezagun honen modukoak (zalantzarik balego, bai, iragarki hau egiazkoa da):
Hondartzetan pilatzen diren zabor-mendiak, liskarrak, drogen neurriz kanpoko erabilpenaren ondorioak, espazio publikoaren militarizazioa… asko dira iragarki komertzialek ezkutatzen dituzten egiak. Gezur horien B aldea erakusteko ekimena da Kataluniatik datorkiguna. Egun multinazionalen lotsak haizatzeko gogoa, umorea eta ironia apur bat baino ez baitira behar.
<Eguneraketa>
#LivingBarcelona da Kataluniako hiriburuaren turismo kanpaina berria, eta honek ere ildo beretik kritikak jaso ditu. Hau da spot ofziala:
Eta hau da Alguna Pregunta Mes TV3eko umore saioak egin duen ‘bertsioa’: