Aljeriako futbolariek Munduko Kopan irabazitako dirua Gazako palestinarrentzat

Axier Lopez
0

Aljeriako futbol selekzioko jokalari guztiek Munduko Txapelketan irabazitako diru-saria Gazako herritarrei emango diete. Hala zabaldu du Waleed Abu Nada kazetari jordaniarrak Islam Slimani aurrelariak egindako adierazpenetan oinarrituta.
“Haiek gu baino gehiago beharko dute”, esan du Aljeriako selekzioako aurrelariak elkartasun keinu hau azaltzeko. Zenbait webgunetan diote 9 milioi dolarreko ekarpena izango dela. Gazako herritarrek Aljeriako selekzioaren garaipenak¬† haienak balira bezala ospatu zituzten, azpiko bideoan ikus daitekeenez. Oso ohikoa ez den elkartasun keinu honek azken egunetako bonbardaketek eta hilketek sortutako sumina arintzeko baliagarria egingo zaie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA