El Correo egunkariak barkamena eskatu du Peio Sanchez iruinseme ETAko buruzagietan buruzagiena zela zioen informazioa argitaratzegatik. Honela azaldu dute gertatutakoa: “Euskaltzaindiarekin hitzarmena sinatu genuenez geroztik erredakzioa euskalduntzen gabiltza jo eta ke; Ertzaintzaren inteligentzia zerbitzuek bidalitako oharrari ukitu jatorra eman nahi izan genion, eta…”. Azkenean dena argitu da: Peio ez, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia da ETAko buruzagi berria, goiko argazkiak frogatzen duenez. El Correon ez da dimisiorik aurreikusten,
baina bekaduna bota dute. Leihotik behera.
Peio ez, Pedro da etarra gaizto-gaiztoa
