Category: Inkomunikabideak

Jaurlaritzak “P”-rekin hasten diren alderdi politikoak diruz lagundu ditu, “pandemiaren ondorioei aurre egiteko”

Jaurlaritzaren diru laguntzak sortzeko bulegoa, egun normal batean.

PP, PSOE eta PNV alderdiek positiboki baloratu dute Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzetarako irizpide berria, “pandemiak gogor kolpatu duelako esfera politiko osoa, baina bereziki gu, aurrezkiak hutsean uzteraino”. Hala berretsi du Berdintasun, Justizia eta Lagunak Saileko...

Jarrai-Segi

Guardia zibil batek Mozal Legea ezarri dio bere buruari, Instagramera igotako selfie batengatik

“Hemen sufritzen”, zioen Instagramera igotako beste argazki honetan Pichuk.

“Pitxu Mina guardia zibila Meridako estupefazienteen unitateko kamaradekin ageri da Instagramera igotako argazkian, errepide-kontrol batean atzemandako materiale guztia kalitate onekoa dela egiaztatzen, aurpegia eta sudurra estali gabe. “Argazkia zabaldu eta denbora gutxira jabetu nintzen...

Jarrai-Segi

Alemania ez dela nazia deskubritu du kazetari espainiar batek, Puigdemont aske geratu ostean

Albert Ribera intelektualaren erreakzioa Puigdemont espetxetik atera aurretik eta ondoren.

Espainiako ikerketa-kazetari batek aurkikuntza harrigarria egin du, Carles Puigdemont aske uzteko erabakia ezagutu ondoren: “Arraroa egin zitzaidan epailearen jokamoldea eta dokumentu historikoak errepasatzen hasi nintzen. Sekulako pastela aurkitu nuen: mende erdi baino gehiago da...

Jarrai-Segi