Ostia txarrean jartzen den bakoitzean, Jose Luis Kortak 3.000 fentogramo dioxina toxiko jaurtitzen du airera metro kubiko bakoitzeko. “Osasunarentzat kaltegarriagoa da Orioko gizasemearen alboan egotea, Zaldibarko zabortegitik datozen partikulak arnastea baino”, idatzi du Azal Lodigoitia kazetariak El Diario Vascon. “Are gehiago, lo dagoenean ere arriskutsuagoa da Kortaren alboan egotea, Zaldibarko parajeetatik bizikleta txango bat egitea baino”. Beste datu argigarri bat ere eman du Gipuzkoako periodikorik salduenak: “Zaldibarko zabortegia aireratzen ari den dioxina toxikoak –3 fentogramo– gutxiago dira Zaldibarkoagatik erre-erre eginda dauden herritarrak jaurtitzen ari direnak baino. Hobe lukete apur bat lasaitu eta Urkulluren odol hotza erakutsi”.