Category: Poloniako Errepublika (Katalunia ohia)

ETB: “Diada egin da pandemia garaian, liskarrak eragin ditu, eta gainera dena utzi dute zerri eginda”

Diadako manifestazioan, independentistak ekitaldi amaierako butiflerren odol eskaintzara hurreratzen, ETBko albistegietan

Pasa den larunbatean ospatu zuten aberri eguna Katalunian, “pandemia izugarri baten erdi-erdian, eta mugimendu independentistaren barruan dagoen zatiketa agerian utziz”, ETBko albistegiek nabarmendu bezala. “Parte-hartzaileek, gainera, kristalezko botilak eta edalontziak jaurti dizkiete poliziei, bizilagunen...

Jarrai-Segi

Katalan eta euskal ADNak trukatzeko formula asmatu dute zientzialariek

Euskaldun solidario batzuk borrokarako prest.

Innobasque agentziako zientzialariek jakinarazi dute katalan eta euskal izaerak trukatzeko formula asmatu dutela. “Hemendik aurrera katalanek egingo dituzte euskaldunen gauzak, eta euskaldunek katalanenak”, azaldu du Selenia Estrontzio ikerketa-buruak. “Pertsona batzuekin esperimentua egin dugu eta...

Jarrai-Segi

“Sirimiri Demokratikoaren” arriskuez ohartarazi du Euskalmetek

Kataluniarekin elkartasunez euskal herrian egindako protestetako bat

Euskalmet metereologia agentziako Eguzki Urberoaga kezkaturik agertu da gurean bizi dugun “Sirimiri Demokratikoa” izeneko fenomenoagatik. “Bartzelona prest dago tsunami bat jasotzeko, baina gu? Pentsa gaur aterkirik gabe ateratzen naizela kalera eta “Sirimiri demokratikoa” hasten...

Jarrai-Segi

Euskaldunek berriz ere sentitzen dute katalanak baino gehiago direla, U-1etik urtebetera

Ikurriña esteladaren gainetik jartzen hasi dira berriz euskaldunak, pixkanaka.

Katalunian 2017ko urriaren 1ean egin zuten independentzia-erreferendumetik urtebete pasa denean, euskaldunek berriz ere sentitzen dute badirela katalanak baino “zer edo zer gehiago”, Gizahuntz inkesta-etxearen ikerketa baten arabera. “Urriaren 1ean independentzia lortzear zeudela ikusita, katalanekiko...

Jarrai-Segi

Herrialde Katalanen formako taloa asmatu dute Goierrin

Iberiar penintsularen forma duen taloekin ere ari dira frogak egiten goierritarrak.

Espainiako Itzulian parte hartu duten ziklistei eskainitako “Aurreskubike” iraultzaileak izan duen arrakastak bultzatuta, euskal produktu tradizionalak sortzen dituen artisau eta artista jendea ideia berriak garatzen hasi da, udazken-neguko feria eta euskal jaietan aurkezteko asmoarekin....

Jarrai-Segi

Alemania ez dela nazia deskubritu du kazetari espainiar batek, Puigdemont aske geratu ostean

Albert Ribera intelektualaren erreakzioa Puigdemont espetxetik atera aurretik eta ondoren.

Espainiako ikerketa-kazetari batek aurkikuntza harrigarria egin du, Carles Puigdemont aske uzteko erabakia ezagutu ondoren: “Arraroa egin zitzaidan epailearen jokamoldea eta dokumentu historikoak errepasatzen hasi nintzen. Sekulako pastela aurkitu nuen: mende erdi baino gehiago da...

Jarrai-Segi