Tetatina izeneko gaitza (neskei pegatinak jartzeko aitzakian titia ukitzea) gaitz oso zabaldua da Gasteizen, bereziki jaietan. Gaixotasunari aurre egiteko txertoa aurkitu dutela jakinarazi dute hiriko emakumeek: anti-tetatina. Aipatutako txertoa, gaixotasuna sendatzeko ariketa sinple bezain eraginkorra da: pegatina jarri nahian hurbiltzen den mutilari bi hanken artean zintzilik dauzkan masa bigunetan kolpe lehor eta zuzen bat ematea. “Txertoa eraginkorra izateko, komeni da ‘krak!’ entzun arte ariketa errepikatzea. Ez kezkatu tetatinarekin datorrenaren galtzak odolez zikintzen badira, anti-tetatina funtzionatzen ari den seinale argiena hori da hain zuzen”, azaldu dute botika aurkitu duten zientzialariek. Beste herri eta hirietan zabalduta dauden gaixotasun kutsakorren kontra ere erabili ahal izango da, hala nola, babositisaren eta piropismolerdekariaren kontra.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: