Angela Davis Euskal Herrira bisitan ekarriz ezker abertzaleak lortutako arrakasta ikusita, gainerako indar politikoak ere hasi dira jeloskor-jeloskor antzekoak prestatzen. Euskal jendartearen benetako liderrak egin du noski lehenengo urratsa, EAJk alegia: “Ze emakumeen askapen eta zer arraio!”, adierazi du jenio biziz Aberkoi Bedialauneta jeltzaleen nazioarteko harreman arduradunak, “emakumeak aspaldi daude ahaldunduta, gizonen pare edo okerrago, eta guk ekarriko dugun gonbidatua da adibide onena: Angela Channing”. PP, berriz, Angela Merkelekin harremanean jarri da, eta Podemos Angelina Jolie ekartzen saiatuko da, zurrumurruek diotenez.