Angel Mundaka Diario Vascoko erredaktore bipila ARGIAko egoitzara iritsi ezinik dabil apirilaren 7tik, EAEko Barne Sailak jakinarazi duenez. “Erredaktore buruak Axier Lopezi elkarrizketa egitera bidali ninduen ez dakit zein mozalen kontura”, azaldu du jurnalistak arnasestuka, mugikor bidez ETBri eskainitako elkarrizketan, “baina joder ze ezkutatuta daukaten egoitza ARGIAko horiek!”.
Egunkarian astebete daramate Mundakaren artikuluaren zain. “Horregatik ez dugu ezer argitaratu gaiazgustatuko litzaigukeen arren; kazetari azkarrago bat bidali genezakeela ere otu zitzaigun, baina ez dakizu zenbatean jarri den gasolina”, adierazi du Antonia Aitzakiondok, Vocentoko harreman publikoetako 23 arduradunetako batek. “Fermuki ukatzen dugugertatutakoa ezkutatu nahi izan dugunik, mihi gaizto batzuek iradoki duten bezala”, gaineratu du lankideen algara artean.