Ez bilatu trikimailurik, argazkia benetakoa da. CTA existitu egiten da eta ondo bizirik dago, Tafalla aldean. Guri, geurez, ez litzaiguke halakorik bururatuko. ”Jon Idigoras, Amorebietako ‘txikito’ handiaren oroimenak gidatzen gaitu”, esan du taldeko bozeramaile Patxi Zezenarrok, “bada garaia independentziaren erronkari adarretatik heltzeko; Euskal Herri askea eta zezenzalea lortu arte ez dugu etsiko”.

Giro onean, euren egoitzara gonbidatu gaituzte; zeharo hunkigarria izan da 80 eta 90eko adarkade… barka, hamarkadetako pegatinetan aspaldiko leloak berriro irakurtzea: “Presoak kalera,  zezenak plazara”, “Zuek, animalistak, zarete terroristak”, “Zezen bipil, jo ta bertan hil”, “Muleta, herria zurekin”, “Zezen gogorrari, ezpata zorrotza”, eta beste hainbeste adarrikapen (hara, berriro!) gogoangarri…

Elkarrekin arratsalde ederra igaro ostean, adio esan baino lehen garbi utzi dute ez daudela amore emateko prest: “Gure ideiak muturreraino defendatuko ditugu. Soka-muturreraino, alegia”. CTA, jalgi hadi plazara.