Bildur gatxa izan zan Sukaŕietan joan dan domekean, EAJko buruzagiak ta an egoazan beste batzuk Arana ta Goiri´taŕ Sabinen eriotzearen 113. urteuŕena ospatuen ebizela. Txadonatik urtendakoan jeltzaleen buru Ortu Zataŕ Andonik “EAJ prest dago konplexurik gabe gauzak adosteko, garai ona da Madrilen negoziatzeko” esan ebanean asi zan dana okertuten. Aranaren ilobitik urteten eben zarata ozen batzuk entzun ziran lelengo, eta Sabinek berak urten eban ostean, asaŕe aurpegi bildurgaŕijagaz ta inguruban egoazan danak joz. Lekukoak dinoenez, EAJren irasleak “oŕekaz espainolekaz ez dago ezer adosterik!” oŕoe egiten eban bein ta baŕiro. “Mundakatik entzun ei ziran ostijak! Hau kozkotegia!”, ganeratu dau izenik emon gura izaten ez dauen beste batek. Guztira amazortzi lagun artatu bear izan ebezen inguruko gaixo-etxe baten, amairu Sabin Aranarengandik jasotako zartakoengattik ta beste bostak zonbiak aotik botatako kiratsa arnastuta zorabiotu ziralako. Ortu Zataŕek onik urten eban gertaeratik, bana oso ikaratuta ta uŕengoan abertzaletxuago izateko asmo onagaz.
“Ta ganera euzkera loi oŕetan!”, ganeratu eban Aranak, Ertzaintzaren Ildakobizijen Aurkako Unitateko lau gizon aundik aŕapatu ta ostera be ilobian sartu ebenean. Geuk bere, badaezpada ta beingoagattik, euzkera garbijan idatzi dogu izpaŕ au.
Berba berezijen atzalpenak: https://eu.wikipedia.org/wiki/Sabindarren_euskara_garbia