Balentria ikaragarria!: Emakume batek sei ordu pasa ditu Azokan eta ez du “aspaldiko!” behin ere esan
“Iaz handiagoa egin nuen ba: Elkarren saltoki bat bera ere ikusi gabe bueltatu nintzen etxera”, adierazi du.

Eusko Jaurlaritzaren saltokian liburu bat erosteko zorian izan da gizon bat
“Beste stand batekin nahastu nintzen”, azaldu du gizajoak erdi totelka.

Toti Martinez de Lezeak liburuak sinatzeko erabiltzen dituen boligrafoek greba mugagabea hasi dute
“Patronalak lan karga jasanezin hau murriztu arte tinko eutsiko diogu borrokari”, aldarrikatu du ELA-Idaztortzeko kide batek, aurpegia kaputxaz estalita.

Donostiar batek Berangon pasa du larunbat goiza, azokaren guneaz galdezka
“Banengoen ba errazegi aparkatu dudala”, esan du okerraz ohartutakoan, handik bost ordura.

ARGIAren kontrako 23 kexa jaso dira gatzozpindu gabeko letxugak banatzeagatik
“Bejondeiela”, erantzun du Jakoba Errekondok.