Mondragon Unibertsitateko punta-puntako politologoekin hitz egin du Beranduegik Eusko Alkartasunaren kongresuaren atarian. Adierazi digutenez, alderdian lehian dauden bi aldeen arteko arrakala pentsa litekeena baino sakonagoa da, eta inor ez litzateke harritu behar kongresuaren ostean EA bitan zatituko balitz: batetik E, bestetik A.
Haritz Ostoeder adituaren esanetan, “E-k guztiz bat egingo luke EH Bilduren egitura berriarekin, eta A, berriz, bere kasa ibiliko litzateke mundutik, salbu eta hauteskunde garaietan koalizioak egiteko. Alegia, beti”.
Kongresuaren gai-ordenari dagokionez, EAko prentsa bulegoak jakinarazi du ildo politikoa eta halako beste gauza aspergarri batzuk finkatuko dituztela larunbatean, eta Gorka Knörren abizenaren ahoskera egokiaz eztabaidatuko dutela igandean.
Ea zer gertatzen den.