“Pena da hauteskunde autonomikorik ez tokatzea 2020ra arte, gure kontra dagoen haserre giroa ikusita gehiengo absolutu historikoa lortuko genuke”, esan du Alberto Núñez Feijóo Galiziako Xuntako presidenteak, joan den asteburuko suteak baloratuz.
Suteen jatorriari dagokionez, Xuntak adierazi du “gauza hauek ez liratekeela gertatuko suhiltzaileek beren lana ganoraz egingo balute, egun osoa Kataluniako desapiyo sezesionistaren kontura orgasmo kolektiboan ibili beharrean”. Azalpenak ez ditu konbentzitu oposizioko taldeak. Iragarri dutenez, popularrek suteen aferan egindako gestio negargarria kritikatzeko kanpaina abiaraziko dute egunotan, PP, ke asko goiburuarekin.
Espainiako Gobernuak, bere aldetik, bost eguneko epea eman dio Feijoori Galizian benetan suteak egon diren ala ez argitzeko. “Oso lanpetuta gabiltza Puigdemonten flekilo azpian mikrofono bat ezkutatu nahian eta ez dugu astirik Espainiako beste probintzietan zer jazotzen den begiztatzeko”, zuritu dute euren burua.