“Hainbeste bueltarekin aspertuta nago”, esango du zure koinatuak igande honetako famili-bazkarian eta gero, aulki gainera igota, zera gehituko du: “Kale edo bale. Puigdemont akojonatu bada, neronek deklaratuko dut independentzia eta punto”. Els carrers seran sempre nostres kamiseta erosi berri duen zure lehengusuaren babesa izango duela aurreikusten da, baina Beranduegik jakin ahal izan duenez, amona giroa baretzen saiatuko da Urkulluren bidea proposatuz. Bozketa estua espero da, osaba neguritikoak kontrako jarrera argi utzi baitu bazkari-legea urratzen duela argudiatuta. “Ez daukazue putaidearik, utzi niri”, berretsi du, nolanahi, koinatuak.