Joan den asteburuan epaile andaluziar batek Idiazabalgo eta Elgoibarko futbol jokalariak gaztelaniaz aritzera derrigortu ostean, aste honetan beste arbitro batek eman du notizia: euskara batuan hitz egiten ez badute, zelaitik kanporatuko dituela esan die Aurrera Ondarroa eta Arratia CD taldeetako jokalariak. “Bilbotarra naiz, AEK-n ikasi nuen euskaraz hitz egiten eta nazkatuta nago euskalkian aritzen jokalarien aldetik ulertzen ez ditudan protestak entzuten”, azaldu du Eduardo Gonzalez Iturralde epaileak. “Euskalkia niri iraintzeko erabiltzen dutela pentsatu izan dut beti eta asteburu honetako partiduak arrisku handia dauka alde horretatik, horregatik abisua”. Sare sozialetan epailearen kontra agertu dira asko, #ArbitroLantzoi traola erabiliz. “Hori berdin zait”, esplikatu du epaileak: “Lantzoi hitza hiztegi batuan dago: arrain bat dela jartzen du”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: