Joan den asteburuan epaile andaluziar batek Idiazabalgo eta Elgoibarko futbol jokalariak gaztelaniaz aritzera derrigortu ostean, aste honetan beste arbitro batek eman du notizia: euskara batuan  hitz egiten ez badute, zelaitik kanporatuko dituela esan die Aurrera Ondarroa eta Arratia CD taldeetako jokalariak. “Bilbotarra naiz, AEK-n ikasi nuen euskaraz hitz egiten eta nazkatuta nago  euskalkian aritzen jokalarien aldetik ulertzen ez ditudan protestak entzuten”, azaldu du Eduardo Gonzalez Iturralde epaileak. “Euskalkia niri iraintzeko erabiltzen dutela pentsatu izan dut beti eta  asteburu honetako partiduak arrisku handia dauka alde horretatik, horregatik abisua”. Sare sozialetan epailearen kontra agertu dira asko, #ArbitroLantzoi traola erabiliz. “Hori berdin zait”,  esplikatu du epaileak: “Lantzoi hitza hiztegi batuan dago: arrain bat dela jartzen du”.