EHUko Komunikazio Zientzien Fakultateko Nor-Nori-Nork ikerketa taldeak ezusteko aurkikuntza baten berri eman du prentsaurreko batean: Ur Handitan saiorako elkarrizketatu eta negar egin ez duen pertsona bat aurkitu dute. “Hasieran ez genuen uste posible zenik, gezurretan ari zela, baina zientifikoki frogatu dugu baietz”. Prentsaurrekoan zen pertsona hori: Harkaitz Marmolategi du izena eta lagunekin pilotan jokatzen ari zela izandako istripuan begi bat galdu zuen; txakur basatiek eraso zioten gero, eta bi hankak erauzi; eta gainera diabetikoa da; eta Osasunakoa. “Programakoak nire bizitzaz galdezka etorri zitzaizkidanean nik normal-normal erantzun nien”, esplikatu die kazetariei. “Arraroa izan zen ze, Xabier Madariagak hamabost aldiz galdetu zidan nola sentitzen nintzen gauza horiek gogoratzean. Azkenean bera hasi zen negarrez”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: