“Baina Iraitz, zer ostia egiten duzu Sergio Ramosen gola ospatzen?” galderak ez dizu gehiago loa galaraziko. Espainiaren aldeko golak libre eta burujabe ospatu nahi dituzula? Hemen da ahaleginean ez itotzeko behar duzun flotagailua. Selekziorik gabeko lagun edo senide potrozorriaren argudioei fundamentuz erantzuteko zerrenda:
– Espainiarekin etxeko jokalari batek jokatzen du.
– Beragatik poztu naiz.
– Futbol onena eurek egiten dute.
– Futbola eta politika ez dira nahastu behar.
– Frantses zikin horiek irabaztea baino hobea da.
– Cristiano Ronaldok ez irabazteagatik, edozer.
– Nire familiaren parte bat Gaztelakoa da.
– Etxe azpiko tabernan azeitunak aterako dizkigute musu-truk.
– Lopetegik euskal selekzioan jokatu du eta bota duten arte egin duen lana txalotu nahi dut.
– Espainiari buruzko albiste-uholdeak esan nahi badu Frantziako Tourra eta Xabier Usabiaga jasan behar ez izatea, ongietorria!