Herror404 bidez
Category: Futbol modernoa
Aperriguay
Korner itxia aterako du
Oscar, baloia norena da?
Allah bin Allah ban
Realeko eta Athleticeko zale banak 23 egun jarraian daramatzate eztabaidan, El Correo-k eta DV-k babestuta

Urriaren 31n Anoeta estadioaren kanpoaldean elkartu eta hantxe daude ordutik Pello Alustiza tolosarra eta Miren Lertxundi durangarra, elkarrekin sesioan, batak besteari demostratu nahian ez direla bata besteari begira bizi. “Ez zarela niri begira bizi!?...
Oyarzabal eta Simonen balentrien ostean, Naziometroari esandakoa aldatzeko eskatu dute ehunka lagunek

“Bai, bai, nik ere uste nuen euskal selekzioak ofiziala izan beharko lukeela, baina ikusten duzu Espainiarekin jokatzen ari diren Mikel, Unai edo Cesar zein mutil jatorrak diren eta, ostia, ba irabazten dutenean emozionatzen zara”,...
Une latzak ofizialtasunarentzat: Javier Clemente Libiak fitxatu du

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Pringen Zuziria burumakur agertu da, euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko funtsezkoak ziren bi zutabeak erori egin direlako. “Lehenengo esan ziguten La Rojak Bilbon ez baizik eta Sevillan hasiko zuela Eurokopa; eta orain...
Athletic-eko entrenatzailea fitxatu du Trafiko Zuzendaritzak kanpaina berrirako: “Bolantean ere, koparik ez”

“Istripuak saihesteko agian ez da pertsonarik onena, baina kopazoei uko egiten parekorik ez duenez, Marcelino Garcia fitxatu dugu”, adierazi du Jaurlaritzako Trafikoko buru Jon Tubarrok. “Gidari noanean koparik ez dut hartzen nik, eta autotik...
Kosovoko futbol federazioaren community managerra fitxatu du Gure Eskuk

Espainian –eta hurbilago ere bai– jendeak jaramonik ere egiten ez dietela ikusita, Espainiari “Al-Andalus zenaren lurraldea” deitu dion kosovarra (hango futbol federazioko artista) fitxatu du Gure Esku ekimenak. “Hiztegia eraberritu beharra geneukala ikusi dugu,...