Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Pringen Zuziria burumakur agertu da, euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko funtsezkoak ziren bi zutabeak erori egin direlako. “Lehenengo esan ziguten La Rojak Bilbon ez baizik eta Sevillan hasiko zuela Eurokopa; eta orain Quechua txamarra bat baino euskaldunagoa den Javier Clementek umezurtz utziko gaitu, nahiago duelako Muammar al Kadafiren izpirituak egindako eskaintza onartu eta Libia entrenatu. Selekzioaren ofizialtasuna oztopatzea helburu duen neurria, ezbairik gabe”. Clementek dio eskaintza asko zuela esku artean, –jakin dugunez, gutxienez Extremadura, Vaticano eta Djibuti– baina Libiarena onartu duela, herrialdearen giro politikoak “asko erakartzen” duelako. “Hamaikakoa osatzen ari naiz eta argi dudan bakarra da gure bandera bihotzean daramaten Karlos Zurutuza eta Andoni Lubaki izango direla aurrelariak”.